Euskaraldia azken txapan sartu da
Gaur, abenduak 2 bukatzen da Euskaraldiak 15 egunetarako proposatzen duen ariketa. Gaurtik aurrera, beraz, Euskaraldiak eman eta utzi duenari begira hasteko garaia izango da. Horretarako, belarriprest eta ahobizien bizipenak biltzeari ekingo diogu. Sareen bidez zein euskaraldia.eus gunearen bidez bilduko dira bizipen horiek. Animatu eta kontatu zure bizipena!
Hitzez ekiteko garaia
Badator Euskaraldia!
2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari. Kaleak beteko ditugu berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin. Belarriprestok eta ahobiziok aukera berriak izan ditzagun lan egingo dugu elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. Hitzez ekiteko garaia heldu da.
Irailaren 28tik aurrera, belarriprest eta ahobizi guztiek eman dezakezue izena Euskaraldian parte hartzeko! Sartu estekan eta batu ariketara!
Euskaraldia
Bata, zein bestea, erabaki zeurea!
Mintzataldeak