familien posta korporatiboa

Irakasleen, gurasoen eta ikasleen arteko komunikazioa eta antolaketa hobetze aldera, helbide elektroniko korporatibo bat sortu da KARRANTZA BHI ikastetxean seme-alabak dituzten familientzat.

Hemendik aurrera, hauek dira ikastetxearekin, tutorearekin eta irakaslearekin komunikatzeko erabil ditzakegun helbide elektroniko ofizialak:

Jarraian, zerbitzua eskuratzeko, erabiltzeko eta amaitzeko baldintzen berri emango dizuegu.

Sartzeko baldintzak:

  • @ieskarrantzabhi.net domeinuko posta elektronikoko zerbitzuaren erabilera doakoa da.

  • Familiek konpromisoa hartzen dute sarbide-gakoak (izena eta pasahitza) honako baldintza hauen arabera erabiltzeko:

  1. Sarbide-gakoak erabiltzaileek eta titularrek soilik erabiltzeko dira, eta haien erantzukizuna dira horiek zaintzea eta behar bezala erabiltzea. Debekatuta dago baimenik ez duten pertsonek erabiltzea.

  2. Zerbitzu honen erabiltzaileek pasahitza aldatuko dute identifikatzailea lehen aldiz jasotzean, sistemak eskatzen duenean edo hirugarrenek jakin dezaketela uste duenean.

  3. Kontuaren sarrera-gakoa galdu edo lapurtuz gero, IES Karrantza BHIko (komunika@ieskarrantzabhi.net) arduradunei jakinarazi beharko zaie, aldatu edo baliogabetu ahal izateko.


Erabilera-baldintzak:

  • Helburu akademikoetarako erabilera: @ieskarrantzabhi.net domeinuko posta elektronikoko kontuen lehentasun nagusia irakasleen eta ikasleen arteko komunikazioa da, irakasleen eta gurasoen artekoa eta alderantziz; beraz, eskolako lanerako eta komunikaziorako tresnatzat hartu behar da.

  • Komunikazio instituzionalerako kanala: Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Posta Korporatiboa legearen arabera erabiltzeko eta ikastetxearekin edo ikastetxeko langileekin komunikatzeko bitarteko gisa, eskola-eremuari eta hezkuntzari buruzko informazioen esparruan.

  • Posta kentzea eta etetea: Baldintza Orokor hauek betetzen ez badira, IES Karrantza BHIko zuzendaritzak erabiltzaileari posta korporatiboa kendu edo bertan behera utzi ahal izango dio, aldez aurretik abisatu beharrik izan gabe.

Zerbitzua amaitzeko baldintzak:

  • Kontu hori, normalean, aktibo egongo da ikaslea DBHn dagoen bitartean.

  • Matrikulari baja eman eta zentzuzko denbora bat igaro ondoren, kontuan ere baja emango zaio.


Horri buruzko edozein galdera izanez gero, ez izan zalantzarik eta galdetu helbide elektroniko hauetako batean:

komunika@ieskarrantzabhi.net

jose.iriondo@ieskarrantzabhi.net

015080aa@hezkuntza.net

Jarraian, bideo batzuk erakutziko dizkizuegu gure telefono mugikorretan edo tabletetan kontu gehigarri bat gehitzen ikasteko

Android (móvil, tablet)

IOS2 (iPhone, iPad)