Karrantza BHI, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Institutua da, eta erabakigarria da ondorengo ikasketak egiteko, hala nola batxilergoa eta lanbide-heziketa. Helburu nagusia ikasle guztien eskola-arrakasta bermatzea da.
Eskola-arrakasta ezin da bakarka lortu; etengabeko lankidetza eta ikastetxeko langileen eta familien arteko elkarrizketa behar dira.
Familien lankidetza hainbat modutara eskatzen da: tutoreekin komunikazioa mantenduz, prestakuntza-jarduerak iradokiz, ikastetxeko langileen lana baloratuz eta eskola-jardueretan parte hartuz.
Beste barik, jakin ezazue, hemen lan egiten dugun guztiok zuen seme-alaben heziketa osoa lortzeko erronka horretan lan egiteko prest gaudela zuekin batera.
Mendi artean hasia,
herri eskolan hesia,
zoriontsuak izan daitezen,
gure haranako gazteak.