Agurra
Karrantza BHI, dakizuenez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Institutua da, garrantzi handiko etapa hain zuzen ere, bertan ikasleen etorkizuna erabakitzen baita, bai batxilergorantz, bai Erdi Mailako Lanbide Heziketa Zikloetarantz.
Hori dela eta gure ikasle guztientzako eskola arrakasta lortzea da ikastetxe honetan lan egiten dugun guztiok hartu dugun erronka.
Horrelako lan batek ez ditu bere helburuak lortuko irakasleria bakarrik badago lanean, nahiz eta mila Formakuntza edo Berrikuntza Plana egin. Eskola arrakasta lortzeko eskola komunitatearen partaide guztien lankidetza eta elkarrizketa behar da. Elkarrizketa eta lankidetza zuen seme-alaben heziketarako irakaslegoaren eta gurasoen jokaerak zerbait ekartzen duen bakoitzean.
Lankidetza hau eskatzen ausartzen gara, mila modu ezberdinetan egin dezakezuelako: tutoreekin harreman estuak mantenduz, Eskola Kontseiluan parte hartuz, gurasoentzako Formakuntza proposatuz, irakasleak eta irakasleak ez diren ikastetxe honetako beste langile guztiek egiten duten lana goraipatzen zuen seme-alabekin hitz egiterakoan...
Beste barik, jakin ezazue, hemen lan egiten dugun guztiok zuen seme-alaben heziketa osoa lortzeko erronka horretan lan egiteko prest gaudela zuekin batera.
Ongi etorriak 2023-2024 ikasturtera!
Joseba Edesa, Iker García eta Jose Iriondo
Zuzendaritza Taldea