Jantokia
Arduraduna:
Leize Castañón
Email:
jantokia@ieskarrantzabhi.net
Jantokiko zerbitzua erabiltzen dutenek arau hauek guztiak beteko dituzte derrigorrez.
Jantokiko Arauak
01. Jantokira garaiz etorri. Ordenan eta astiro sartu.
02. Jantokian dauden langileak errespetuz tratatu.
03. Ikasle bakoitzak bere mahaia du, monitoreek esanda. Baimenik gabe ezin da lekuz aldatu.
04. Mahaian tonu egokian hitz egin behar da, oihukatu gabe; modu berean, ezin da mahai batetik bestera hitz egin.
05. Bazkal orduan ezin da mahaitik altxatu. Kasu larrietan, baimena eskatuz gero, altxatu ahal izango da.
06. Gizalegez jan behar da, denetarik, gainontzeko bazkal-kideak molestatu barik eta mahai-tresnak ondo erabiliz.
07. Jantokian ezin da sakelako telefonoa, mp3-a... atera. Era berean, ezin da kaskoak belarrietan jarrita egon.
08. Debekatuta dago janariarekin jolastea, janaria botatzea, edota jantokitik janaria ateratzea.
09. Ikasleak modu ordenatu batean aterako dira jantokitik. Horretarako begiraleek emandako jarraibideak bete behar dituzte.
10. Ezin da kanpoko janaririk eta edaririk jantokira ekarri.
11. Jantokiko tresneria apurtzen bada, apurtu duenak ordezkatu egin beharko du.
12. Bazkal ostean, jantokitik ateratzerakoan, gizalegez portatu behar da. Elkarrekiko arriskua sor dezaketen era guztietako jolasak edo tramankuluak erabiltzea debekaturik dago. Harresietara hurbiltzea debekatuta dago.
13. Arauak bete ezean, «Ikasleen eskubideak eta betebeharren Dekretuan» aplikatuko da.
Hirugarrenaren Alta