IES Karrantza BHI

 Instagram

AURKEZPENA

Karrantza BHI, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Institutua da, eta erabakigarria da ondorengo ikasketak egiteko, hala nola batxilergoa eta lanbide-heziketa. Helburu nagusia ikasle guztien eskola-arrakasta bermatzea da.


Eskola-arrakasta ezin da bakarka lortu; etengabeko lankidetza eta ikastetxeko langileen eta familien arteko elkarrizketa behar dira.


Familien lankidetza hainbat modutara eskatzen da: tutoreekin komunikazioa mantenduz, prestakuntza-jarduerak iradokiz, ikastetxeko langileen lana baloratuz eta eskola-jardueretan parte hartuz.


Beste barik, jakin ezazue, hemen lan egiten dugun guztiok zuen seme-alaben heziketa osoa lortzeko erronka horretan lan egiteko prest gaudela zuekin batera.


Ongi etorriak 2023-2024 ikasturtera!

AZKEN BERRIAK

"NOR DA NOR?" lehiaketaren amaiera!

Zorionak Liburuaren Eguneko lehiaketako irabazleei! 4. mailako Tindra eta Andrea. Etxera doaz liburu berri batekin!



Mila esker parte hartzeagatik!

Liburuaren Nazioarteko Eguna - NOR DA NOR?

Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, lehiaketa bat jarri dugu martxan. Oraingoan, ikasleek apal bakoitza norena den asmatu beharko dute. 


Ezetz asmatu irakasleok zer irakurtzen dugun!