2026-27 ikasturtean eskeiniko dogun Batxilergoa, gure gazteriaren ongizatearen eta aukera berdintasunaren alde egindako apostua dogu. Gure ikasle bakoitzaren aukeretara moldatuko dan Batxilergoa, guztien beharrizanei erantzungo dauana. Ikaslegoaren ikasketa, atseden eta aisi denborak bermatuko dauazanak. Eta aldi berean landa eremu honetan etorkizun aukera berriak zabalduko dauzana.
Gure eskualdeko zerbitzu publikoak sendotzea, biztanleriaren eskubideak sendotzea dakar. Eta poz pozik gagoz horretan ahaleginak jartzen aritzeaz.
Hurrengo taulan Batxilergoen ikasgaien plangintza aurki daikezue. Plangintza hau aurten DBH 4. mailako ikasleek etorkizuenean ikasi nahi daben ikasketetatik habitatu da, gure ikasle guztiek unibertsitatera sartzeko nota aximo lortzeko aukera eskeiniz eta aldi berean ibilbide ugari ahalbidetuz.
Batxilergo modalitatea aukeratzeko modalitateko ikasgai nagusia bezala zientzia matematika edo mate-zientzia orokorra aukeratu behar dute. Erabakia errazteko ikasgaietan sakatuz hauen informazio eskuaragarri duzue, beti ere, horrez gain, ikastetxetik orientazio burutuko dela.
Batxilergo lehenengo ikasturtean bi hautazko ikasgai aukeratu beharko dute, hurrengo ikasgaien artean. Bakoitzean sakatuz ikasgaiaren inguruko informazioa eskuragarri daukazue.
Aljebra eta kalkulua
Ahozko komunikazioa atzerriko hizkuntzan (Ingelesa)
Anatomia aplikatua
Gizarte antropologia
Gaur egungo munduko gatazkak eta errealitateak prentsaren eta IKTen bidez
Kultura zientifikoa
Zuzenbidea
Elektronika
Argazkigintza
Euskal Herriaren historia
Informatika musikala
XX.mendeko Euskal literatura eta Literatura espainiarra
Margolaritza
Laborategiko teknikak
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak I
Tanto modalidadeko ikasgaia aukeratzeko, bai hautazkoak aukeratzeko orientazioa emateko, ondorengo dokumentua prestatu dugu; bertan ikasgaiei buruzko informazio laburtua aurki daiteke:
Gainera, ikasgaiei buruzko informazio guztia modu zehatzean kontsulta dezakezue Batxilergoko curriculuma zehazten duen 76/2023 Dekretuan; estekan klik eginez sar zaitezkete.
Hemen duzue baita ere Batxilergoko ikasketa-planaren eta antolaketaren aurkezpena, kontsultatu ahal izateko. Edozein zalantza izanez gero, ez izan zalantzarik eta jarri harremanetan ikastetxearekin.