Ikasleek eta, hala egokituz gero, gurasoek edota legezko ordezkariek ikasleen errendimenduaren ebaluazioan eragina izango duten lan, proba eta ariketa guztiak ikusteko aukera izango dute. Behin ariketa guztiak zuzenduta eta nota jarrita, aipatu dokumentuen kopia edukitzeko eskubidea izango dute.
Azterketen kopia nahi duten gurasoek, oro har, jarraibide hauek bete behar dituzte:
a) Azterketa edo lanaren eskaera-eredua idazkaritzan eskatu edo ikastetxeko webgunetik deskargatu. Ikastetxeko webgunean eskuragarri dagoan inprimakia betez eskaera burutzeko eukera eskeiniko zaie baita ere.
b) Behar bezala beteta eta sinatuta Idazkaritzan aurkeztu, edo dokumentua digitalki sinatu edo sinatutako agiria eskaneatu eta ikastetxeko helbide elektronikora bidali: 015080aa@hezkuntza.net. Mezuaren gaian honako hau adierazi: azterketen kopien eskaera. Eskaera galdetegiaren bitartez eginez gero zuzenean heduko zaie arduraduneei.
c) Ikastetxeko idazkariak eskaeraren berri emango dio ikasgaiaren irakasleari, taldeko tutoreari eta ikasketa buruari.
d) Gomendagarria da eskaera egin aurretik dagokion irakaslearekin hitz egitea; irakasleak akats posibleei, ebaluazio-irizpideei eta gainerako alderdi garrantzitsuei buruzko informazioa emango du. Aldi berean hainbat irakasgaitako kopiak eskatzen badira, komeni da aldez aurretik tutorearekin eta/edo inplikatutako irakasleekin hitz egitea.
e) Kopiak 7 laneguneko epean entregatuko dira, eskaera egin eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
f) Modu orokor moduan kopiak ikaslearen familiaren posta elektroniko korporatibora bidaliko dira.
g) Azterketen edo ebaluatutako lanen kopien erabilera izaera pribatukoa izango da, eta eskatzaileak material hori ez zabaltzeko konpromisoa hartzen du.
Azterketaren kopia eskatzea
📄 Aurrez aurreko eskaera (inprimaki bidez) Â