Ikastetxearen Proiektu Digitala
Zer da Ikastetxearen Proiektu Digitala?
Baliabide digitalen erabilera erraztu eta sustatzeko tresna bat da, zentroko irakas, ikas eta kudeaketa prozesuetan.
Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuan, Zuzendaritza Proiektuan eta Urteko Planean txertatu beharrekoa
Zentro osoaren ikuspegia izan behar du. Horrela, eskaintzen dituen aukerei probetxurik handiena aterako zaio.
Hezkuntza komunitate osoaren proiektu partekatua izan behar da, koherentzia emateko eta teknologien erabilera gidatzeko.
Ebazpenean jasotakoa
2.3 Ikastetxearen Proiektu Digitala (36. or)
IPDa hezkuntza-baliabide digitalen erabilera bultzatu eta sustatzen duen tresna da, bai irakatsi eta ikasteko prozesuetan, bai ikastetxeko gainerako kudeaketa-prozesuetan, betiere ikasleen garapen integralean laguntzeko helburuarekin. Horregatik, IHPn, zuzendaritza-proiektuan eta urteko planean integratuko den tresna izan behar du. Gainera, ezinbestekoa da eskura dauden baliabide pedagogiko digitalen erabilerari buruzko ikastetxe-ikuspegia ematea IPDari, bere aukerak ahalik eta gehien aprobetxatzeko, hezkuntza-komunitateko kide guztiek partekatutako proiektua izan dadin, koherentzia eman dezan eta teknologien erabilera gidatu dezan.
Zentzu honetan, 2024-2025 ikasturtean, ikastetxeak, bere autodiagnostikotik abiatuta, IPDa diseinatuta eta onartuta izan behar du. Dokumentu honek jasotzen ditu ikastetxeak, bere egoera eta autonomiaren barruan, alor honekin lotutako helburuak eta azken hauek lortzeko aurreikusitako ekintzak.
2024-25 ikasturtean IPDa gauzatzen hasiko da ikastetxea, ikasturteko urteko planaren bidez.
IPDa tresna bizia da, urterik urtera, egokitu eta berrikusi egin beharrekoa, ikastetxearen eta ikasleen beharrei erantzuteko.