Agenda 2030
ESKOLA AGENDA 2030
Orain arte ezagutzen genuen Eskolako Agenda 21 programa 2030 Eskola Agenda bihurtu da. Agenda berri hau Nazio Batuen Erakundeak adostutako Garapen Iraunkorreko 17 Helburuetan oinarritzen da. Helburu horiek 2015eko irailaren 25ean onartu zituzten NBE osatzen duten 193 herrialdeek, batez ere mundu mailako pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta pertsona guztien oparotasuna bermatzeko.
Hemendik aurrera, gure lana helburu horietan oinarrituko da. Iaz bezala, ikasturte honetan ere hamahirugarren helburuari helduko diogu: KLIMAREN ALDEKO EKINTZA.
Mundu osoko pobrezia mota guztiak desagerraraztea.
Gosearekin amaitzea, elikagaien segurtasuna eta elikadura hobetzea eta nekazaritza iraunkorra bultzatzea.
Adin guztientzako bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak erraztea.
Genero-berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea.
Uraren eta saneamenduaren eskuragarritasuna eta kudeaketa iraunkorra bermatzea guztientzat.
Energia eskuragarria, fidagarria, iraunkorra eta modernoa bermatzea guztiontzat.
Hazkunde ekonomiko iraunkorra, inklusiboa eta jasangarria sustatzea guztiontzat, enplegua betoa eta produktiboa eta lan duina.
Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta iraunkorra bultzatzea eta berrikuntza sustatzea.
Herrialde bakoitzeko eta herrialde horien arteko desberdintasunak murriztea.
Hiriak eta giza kokalekuak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta iraunkorrak izatea lortzea.
Kontsumo eta ekoizpen iraunkorreko modalitateak bermatzea.
Klima-aldaketaren eta haren ondorioen aurka borrokatzeko premiazko neurriak hartzea (kontuan hartuta Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Hitzarmena dela klima-aldaketari mundu osoan erantzuteko gobernuen arteko eta nazioarteko foro nagusia).
Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu iraunkorrean erabiltzea garapen iraunkorrerako.
Lurreko bizitzaren erabilera iraunkorra babestea, lehengoratzea eta sustatzea, basoak modu jasangarrian kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioan inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.
Garapen iraunkorrerako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztiei justiziarako sarbidea erraztea eta maila guztietan erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea.
Garapen Iraunkorrerako Mundu Ituna ezartzeko baliabideak indartzea eta biziberritzea.