Gaurkoa aparteko eguna izan da. Gorlizera joan gara Troka Abenturan proposatu dizkiguten jolasak, erronkak eta dinamikak egitera. Benetan dibertigarria izan da. Gero bainu bat hartu dugu hondartzan. Eta onena da egun partekatua izan dela.
Atzo, DBHko 4. mailako ikasleak "Campos Eliseos" antzokira joan ziren "La Casa de Bernarda de Alba" antzezlana ikustera. Obra klasiko guztiak bezala – eta Lorcarena jada hala da, nahiz eta iragan hurbilean jaio –, egunetik egunera hazten doa, gizartearen aldaketen konpasean alderdi desberdinak eskainiz.
Ondoren, Alondegiko mediateka bisitatu genuen.