Ikastetxe irteera Bilbora:
Itsas museoa eta Euskeraren etxea bisitatu ditugu
Otsailaren 7an institutu osoak Bilbon eman du eguna. DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek Itsas Museoa bisitatu dute, eta bertan itsas unibertsoa eta sektore horretan egin ohi diren lanak ezagutu ahal izan dituzte. Halaber, DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek Euskararen Etxea bisitatu dute, euskararen bizi-indarra eta aniztasuna transmititzeko eta, aldi berean, gure hizkuntza mantentzeko eta erabiltzeko inplikazio pertsonala aldarrikatzeko.
Euskeraren etxea
Itsas museoa
DBH 4. mailako ikasleak Bilboko Campos Eliseos antzerkian La Casa de Bernarda alba antzezlana ikustera joan dira
Urtarrilean, DBHko 4. mailako ikasleek "La casa de Bernarda Alba" antzezlana ikusteko aukera izango dute Bilboko "Campos Elíseos" antzokian. Alhondiga Kultur Etxea eta bertan dagoen mediateka ere bisitatu zituzten.
Irteera Gernikara
Abenduaren 17an Gernikara joan gara bakearen museoa, babesleku antiaereoak, Gernikako arbola eta juntetxea ikustera. Ikastetxe osoa inplikatu zen jarduera honetan.
Bidaia luze baten ostean, Gernika eta bere historia ezagutzeko aukera izan genuen. Garai hartako hurbilpen historiko egin genuen eta gaur egungo zenbait egoerekin lotzeko aukera izan genuen, enpatia eta sentsibilizazioa landuz.