Antolaketa eta Jarduera Araudia (AJA) gure ikastetxeko barne-bizitza arautzen duen oinarrizko dokumentua da. Bertan jasotzen dira hezkuntza-komunitateko kide guztien eskubideak eta betebeharrak, baita zentroaren espazioen, denboren eta jardueren antolaketa ere. Helburua da elkarbizitza errespetuzkoa, inklusiboa eta segurua bermatzea, ikasleen garapen akademikoa zein pertsonala sustatuz, Euskal Eskola Publikoaren esparruan.