Ostiralean agur esan genion 2023/2024 ikasturteari. Beti bezala, jarduera ezberdinak egin genituen denok batera ondo pasatuz, etapa polit honi amaiera emateko.
Azkenik, DBH 4. mailako ikasleei agur esan genien, ikastetxe honetan eman dituzten urteak amaitu zaizkiela eta batxilergora igaroko direla. Faltan botako zaituztegu!
Eskerrik asko guztioi aurtengoagatik, plazer bat izan da zuekin egotea. Zaindu eta gozatu udaz!
Datorren urtera arte!
Ostiralean "Teatromimo" ko Peter Roberts gurekin izan zen "Mimarte Proiektua" ren emanaldi bat emateko. Proiektu honen helburua gazteen artean alkohol-abusuaren kontzientzia sortzea eta prebenitzea da, irudikapen dinamiko eta moldakorren bidez. Ikastetxeko ikasle eta irakasleok gozatu ahal izan genuen emanaldi handi honetaz ikasturtearen azken egunean.
Mila esker, Peter!
DBH1 eta DBH3ko ikasleekin hizkuntza aniztasunari buruzko saioa egin dugu.
Hirugarren mailako ikasleek hizkuntza-aurreiritziak azaldu zituzten, estereotipoek hizkuntzei nola eragiten dieten nabarmenduz eta errespetua eta onarpena sustatzeko moduak proposatuz.
Ondoren, lehen mailako ikasleek hizkuntza-aniztasunaren garrantziari buruzko eztabaida batean parte hartu zuten, eta kultura zaintzeari eta tolerantziari buruzko ikuspegia eman zuten.
Gaur Enkaterri Euskalduntzea taldearen inguruko hitzaldia izan dugu. Eskualdean euskararen hedapena zein izan den ikasi dugu. Aurreko belaunaldiek euskararen alde egin zuten lana ezagutu ostean, gure euskararen erabileraren inguruan hausnartu dugu.
Karrantzan euskaraz!
Zorionak Liburuaren Eguneko lehiaketako irabazleei! 4. mailako Tindra eta Andrea. Etxera doaz liburu berri batekin!
Mila esker parte hartzeagatik!
Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, lehiaketa bat jarri dugu martxan. Oraingoan, ikasleek apal bakoitza norena den asmatu beharko dute.
Ezetz asmatu irakasleok zer irakurtzen dugun!
Aste zoragarri honen azken eguna hasteko, Volleyballeko finala egiten hasi gara. Ondoren, gazta tailerrean parte hartzeko aukera izan dugu, gauza berri asko ikasiz.
Gero, Korrika Txikiari hasiera eman diogu, Kontxatik eta Ambasaguasetik igaro baita, eta denok ilusioz ikusi gaituzte pasatzen. Oso jarduera hunkigarria izan da, eta denok batera hartu dugu parte, mezu eder bat helaraziz.
Amaitzeko, aste honetan grabatzen joan den film laburra ikusi dugu, eta emaitza ikaragarria izan du. Agur gisa, Aste Kulturalean egin diren ekintzen sariak banatu ditugu.
Eskerrik asko guztioi, hau guztia ez litzateke posible izango zuek gabe!
Gaur instituturako lelo lehiaketa batekin eman diogu hasiera egunari, film laburraren grabazioaren jarraipenarekin batera. Geroago, sexu-hezkuntzari buruzko hitzaldiarekin jarraitu genuen, agroekologiako hitzaldiarekin batera.
Azkenik, Korrikako pankarta eta zentroko sarrerako murala margotzen aritu gara.
Berriz ere film laburrarekin jarraitzen hasi dugu eguna, beste ikasleek Korrikarako petoak margotzen zituzten bitartean. Horren ostean, ikastetxean asmatu dugun joko baten azalpena jaso dugu, gaur egun osoan zehar jolasean aritu garena.
Gero, Raul Barrerasen Arnasa filma ikusi ahal izan dugu, eta beste batzuk, ikastetxera laguntzera etorri diren gurasoen laguntzarekin, Bertso Bazkariarentzat paella bat prestatzen egon dira.
Eguna amaitzeko, denok elkarrekin jan dugu, bertso zoragarri batzuk entzuten genituen bitartean.
Eguna hasi dugu film laburra grabatzen, Korrikarako petoak margotu bitartean. Jarraian sexu-heziketari buruz hitzaldi bat jaso dugu, Nahi dudalako tailerrarekin batera. Eta horrez gain, joko bat sortzen aritu gara.
Hori eta gero, Palestinako doukmental bat ikusi dugu eta hitzaldi interesgarri eta sakon bat jaso dugu horri buruz. Beste ikasle batzuk, espezie autoktonoen landaketari buruz ikasi dute.
Gaurko egunarekin amaitzeko, Ahedora joan gara, denok elkarrekin argazki lehiaketa batean parte hartzeko.
Gaur hasi gara film labur bat grabatzen. Gure hizkuntzetatik ikasi ahal izan dugu eta kimika pixka bat ikusi dugu laborategian.
Jarduera hauek laguntzeko talo tailer bat egin dugu guztion artean gozatu ahal izateko.
Eguna herri kirolak eginez amaitu dugu, eta guztiok parte hartu dugu animo askorekin.
Neska eta emakume zientzialariaren nazioarteko egunaren harira, ikastetxean disziplina-arteko lehiaketa bat jarri genuen martxan. Zientziako ikasgaietan zientzialariaren inguruko informazioa landu, plastikako ikasgaian diseinua egin eta euskaran gutun bat idatzi zuten. Laster, irabazleek saria jasoko dute.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!
Karrantzan, inauteriak gogo handiz bizi dira, batez ere institutuan, non ikasle eta irakasleek mozorrotzen aktiboki parte hartzen duten. Tradizio honek sormena eta batasuna sustatzen ditu, egun berezi honetan ikastetxeko gelak kolorez eta alaitasunez betez.
Egun berezi hauen oroitzapenak gordetzea inoiz ez dago soberan, eta horregatik atera ditugu argazki eta bideo batzuk egunean zehar.
Gozatu eta partekatu maite dituzuen pertsonekin egun eder hauek, datorren urtera arte!
Neska eta emakume zientzialariaren nazioarteko egunaren harira, ikastetxean disziplina-arteko jarduera bat garatuko dugu. Gure inguruko emakume zientzialari bat aukeratu eta gutun bat idatzi beharko dugu.
Onenek saria izango dute, ekin idazteari!
Gozatu gabonak eta konpartitzeko denbora honetaz. Gure desiorik onenak 2024rako, gure onena eskaintzen saiatuko baikara.
Zorionak eta urte berri on!
BIDELAGUNAko kideek urteari agur esateko jaian. 2024an itzuliko gara! 💪
Gabonak gero eta hurbilago daude, eta urtero bezala, gure institutuan ospatuko ditugu. Hainbat ekintza egingo dira abenduaren 22an, aurtengo azken eskola egunean.
Hemen duzue egun berezi honetarako antolatu diren ekintzen egitaraua.
GOZATU!
DBH1eko ikasleek Gaztelania eta Literaturako ikasgaian emozioekin lotutako mahai jokoak sortu dituzte. Ebaluazioari bukaera emateko, ludotekan jolasten egon gara.
Baietz asmatu nork irabazi!
Karrantzan ere bat egiten dugu Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunarekin, eta data horrek indar handia du gizarte justuago eta seguruago baten alde dugun konpromiso kolektiboan.
Azaroaren 25ean ospatzen den egun honek aukera ematen digu gogoeta egiteko, sentsibilizatzeko eta gure garaiko arazo larri eta desafiatzaileenetako baten aurrean jarduteko: genero-indarkeria.
EZ KARRANTZAN EZ INON!